Teknologia -
Urteurren teknolgikoa
Appleren iPod-ak hamar urte bete ditu
Konpainiak 275 milioi gailu saldu ditu eta erabiltzaileek 10.000 milioi abesti baino gehiago erosi dituzte, iTunesen.
Erredakzioa
Duela hamar urte, Applek kontsumoaren eta musikaren teknologia goitik behera aldatu zuen iPod-arekin. Hamarkada horretan, konpainiak 275 milioi ale baino gehiago saldu ditu eta erabiltzaileek 10.000 milioi abesti baino gehiago erosi dituzte, iTunesen.
Appleren iPod-aren lehen belaunaldia 2001ean kaleratu zuten. Urtebete berandugao, Tony Fadellek musika gordetzeko kapazitate handia eta beste gailu batzuk baino erabilera errazagoa zuen musika erreproduzigailu bat erakutsi zion Appleri eta proiektua martxan jartzeko kontratatu zuten.
Ordutik, urte horretan bertan kaleratu zuten iTunesi esker musikaren industria aldatu du Appleren iPod-ak. Erreproduzigailuaren salmentak nahiko eskasak izan dira azken aldian eta Apple iPod Classic gailua fabrikatzeari uztea pentsatzen ari da. Hala ere, iPod Touch, iPhone eta iPad gailuei esker, gailuak erabiltzen duen abestien salmenta zerbitzuak biziraun du eta baita produktuak berak ere.
Gaur egun, iPod-aren salmenta Appleren fakturazioaren % 8 da eta beherantz doa. Hala ere, markak eta modeloak bizitzen jarraitzen du. Horrela, 2010eko otsailean, iTunes Store-ak zazpigarren urtea bete zuenean, 10.000 abestia saldu zuen Applek.
2011n, iPod-ak teknologiaren ikurra izatea lortu du, baina aurten ere, Classic eta Shuffle modeloak desagertu daitezkeela adierazi du konpainiak.