Teknologia -

Sarean

Socialitas, Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria

Zerbitzu hori eskaintzen duen Espainiako enpresa bakarra da eta helburua enpresa txikiek eta ertainek sare sozialetan duten partehartzea kudeatzeko zerbitzu merkea eskaintzea da.

Socialitas Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria da. Argazkia: socialitases
Socialitas Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria da. Argazkia: socialitases
Socialitas Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria da. Argazkia: socialitases

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igor San Roman enpresen sare sozialetako kudeaketan aditua, Tissat komunikazioetako eta Interneteko enpresa eta SmartUp teknologia alorreko enpresa taldeak Sociálitas sortu dute. Ekimen berri hori, Community Management zerbitzua eskaintzen duen Espainiako lehen konpainia da eta urriaren 5ean jarriko dute martxan.

Europako eta AEBetako marketing kontsultari garrantzitsuenek erabiltzen duten lan eredua hedatu nahi du Socialitas konpainiak. Horretarako, Internet eta beste hainbat kanaletan salduko ditu bere produktuak. Hau da, Socialitas.es atariaren bitartez, enpresa txikiek eta ertainek sare sozialetan duten kudeaketaz arduratzeko Community Management zerbitzuak eskainiko ditu.

Horrez gain, enpresa horien baliabide ekonomikoak ere kontuan hartu ditu Socialitasek. Horregatik, eskainiko dituen zerbitzuak merkeak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea