Teknologia -

Berrikuntzak

Ordenagailuko sagu berotzailea kaleratu dute

13 euroko prezioa izango du, eta bere osagaiek ez dute beroak eragindako kalterik jasango.

www.usb.brando.com etik ateratako argazkia
www.usb.brando.com etik ateratako argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tenperaturak behera egiten duenean ordenagailua erabiltzeak gure eskuak hoztea dakar, baina eskularruak erabiltzea ez da soluziorik onena, ziurrenik maneiagarritasuna galdu egiten delako. Arazo honen aurrean hainbeste jendek nahi zuena kaleratu berri dute: bere berogailu propioa duen ordenagailuko sagua.

Sagu berri hau hainbat koloretan dago, eta erantsita daukan berogailuak 45º arte berotzea ahalbidetzen du, eskuetan hotza daukazula esatea ezinezkoa izateko.

Dena dela, hozberentzako edota eskuak epel-epel eduki nahi dituztenentzat, sagu honek kable erregulatzaile bat dauka txertatuta, bakoitzak bere tenperatura perfektua jar dezan.

Nahiz eta kasu askotan tenperatura igoera handiek gailu elektronikoak hautsi ditzaketen, kasu honetan osagaiak bero hori jasateko prestatuta daude. Orain horrelako teklatu bat ateratzea izango da hurrengo helburua, edo, bestela, bi arratoi erabiltzea, esku biak bero egon daitezen. Sagu berri hau 13 euroren truke kaleratuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea