Teknologia -
Astelehenetik arazoekin
Blackberryren 'zerbitzu guztiak' konpondu dituzte
SMS, posta elektroniko eta Interneteko zerbitzuak berreskuratzea lortu dute.
Erredakzioa
Mike Lazaridis Reasearch in Motion enpresako zuzendariak iragarri du Blackberryren "zerbitzu guztiak" eta astelehenean atzeman zituzten arazoak konpondu egin dituztela.
Adierazi duenez, SMS, posta elektroniko eta Interneteko zerbitzuak berreskuratzea lortu dute.
Azken hilabeteetan izan diren kaleratzeek arazo hauetan eraginik ez dutela izan gaineratu du Lazandisek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea