Teknologia -

199 dolar, merkeena

Applek iPhone4S berria kaleratuko du gaur zazpi herrialdetan

AEBetan, Australian, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Japonian eta Erresuma Batuan jarriko du salgai telefono berria Applek.

Appleren iPhone4S berria. Argazkia: Apple
Appleren iPhone4S berria. Argazkia: Apple
Appleren iPhone4S berria. Argazkia: Apple

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Applek iPhone4S telefono berria kaleratuko du gaur AEBetan, Australian, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Japonian eta Erresuma Batuan. Iphone4S gailua joan den urriaren 4an, Steve Jobs Appleren fundatzailearen heriotzaren bezperan, aurkeztu zuten.

Iphone4S-aren aurkezpenaren ostean, egun bakar batean milioi bat eskakizun baino gehiago jaso zituen konpainiak.

IPhone4S berriak 8 megapixeleko kamera du eta nukleo bikoitzeko A5 txipa (iPad 2-aren berdina). Aurrekoa baino zazpi bider azkarragoa da gailu berria.

Berrikuntza esklusibo guztien artean, Applek bati eman dio garrantzi handiena: Siri laguntzaileari, telefonoa ahotsaren bitartez kontrolatzea ahalbidetzen duen sistemari. Siriren botoia sakatuz gero, telefonoarekin hitz egin ahal izango dugu, edota galderak egin. Sistea berri horrekin, Applek ahotsaren erabilera estandarizatu nahi du.

Appleren smartphone berria zurian eta beltzan izango da eskuragarri eta 64 GB-eko bertsioa 399 dolarretan izango da salgai, 32 GB-ekoa 299 dolarretan eta 16 GB-ekoa 199 dolarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea