Teknologia -
Abusuak Indian
Mobileko app bat sortu dute New Delhiko emakumeek abusuak saihesteko
Polizia iturrien arabera, Indian gertatzen diren lau bortxaketetatik bat Delhi Berrian gertatzen da. "Emakumeak hiriko edozein izkinatan izaten dira erasotuak" esan du app honen sortzaileetariko batek
Erredakzioa
Gutxi barru, New Delhi emakumeek sakelako telefonoko botoi bat sakatuz gero erasotzaile potentzialak uxatzeko aukera izango dute, aplikazio berri horrekin bere lagunak, familia eta polizia abisatzeaz gain, berak dituen sare sozialetan ere zabalduko delako erasotua izaten ari denaren alarma.
Polizia iturrien arabera, Indian gertatzen diren lau bortxaketetatik bat New Delhi gertatzen da, non emakume batzuk kotxea mugimenduan zegoela bahitu, bortxatu eta gero bide zidorrera bota dituzte. Horrelako gertaerek herrialdeko " bortxaketaren hiria" izendatzea lortu dute. Polizia iturrien arabera, 18 orduro horrelako bortxaketa bat gertatzen da.
"Fight back" mugikorrerako aplikazio hau azaroan kaleratuko da, eta SOS alerta bat bezala funtzionatuko du: kokapena zehazten duen sms bat bidaliko zaie bost kontakturi (haien artean Poliziari), eta horretaz aparte Twitter eta Facebookean mezu bat kaleratuko da.
"Emakumeen segurtasuna gai garrantzitsu bat bihurtu da hemen, eta uste dugu Delhiko hiritarrek horrelako laguntza teknologiko bat erabili dezaketela" argitu du programa hori sortu duen Whypoll enpresako fundatzaileetako batek, Hindol Senguptak.
"Emakumeak hiriko edozein izkinatan izaten dira erasotuak, autobusetan, metro geltokietan, azoketan,(...) uste dugu emakumeak zihur egoteko Asian sortu den lehenengo programa dela" defendatu du.
Senguptak azaldu duenez, Whypollek sortu duen "hiriko segurtasuna" kanpainaren barnean, aplikazio horretatik bidalitako alertak hiriko mapa batean jarriko dira, data base batek non eta zer-nolako delituak gertatzen diren aztertu dezan, etorkizunean baliagarri izateko.
" Emakumeak anonimatuan mantentzeko programa bat sortu dugu, baina salaketa horiek islatuta geratzen dira, eta salaketa horiek gehien erasotzen den lekuetan gure kanpaina zabaltzera lagunduko digu" gehitu du.