Teknologia -

LIBRECON 2020

LIBRECON 2020 azaroaren 11n egingo da Bilbon

Ekimenaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago jada.

Eskuak pantaila bat hartzen. Argazkia: LIBRECON
Eskuak pantaila bat hartzen.
Eskuak pantaila bat hartzen. Argazkia: LIBRECON

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teknologia irekien sektorearen nazioarteko ekitaldia, LIBRECON 2020, azaroaren 11n izango da, Bilbon. Bederatzigarren edizio honetan, formatu berria hartuko du online egingo baita, pandemiak eragindako egoerara moldatuta. Formatuaz gain, edizio honetako edukia ere markatuko du COVID-19ak.

Teknologia irekien sektoreko nazioarteko ekitaldiak pandemiak sortutako erronkak eta Open komunitatearen ekarpenak azpimarratuko ditu. Besteak beste, honako gai hauek landuko dituzte bertan: telelana, zibersegurtasuna, telehezkuntza, merkataritza elektronikoa, 4.0 industria irekia, herri-administrazioaren eraldaketa digitala eta subiranotasun teknologikoa.

Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak (ESLE) eta Software Libreko Enpresen Espainiako Federazioak (Asolif) antolatutako ekitaldia Open komunitateari zuzenduta dago, eta baita tokian tokiko sektoreko erakundeei, kluster profesionalei, enpresetako CIO (Chief Information Officer), CTO (Chief Tecnology Officer) eta CEO (Chief Executive Officer) kargudunei eta prestakuntza-sektoreari ere.

Atzotik (urriak 15) dago LIBRECON ekimenaren edizio honetan izena emateko aukera, www.librecon.io. webgunean.

LIBRECON 2020ko kartela

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak