Teknologia -

INTERNET

.EUS domeinuaren erabilera % 18 hazi da 2020an

Domeinuen zibersegurtasunean sakontzeko asmoz, Cybasque elkartearen kide berri bilakatu da PuntuEUS Fundazioa.

Ordenagailu eramangarriak. Irudia: EFE
Ordenagailu eramangarriak
Ordenagailu eramangarriak. Irudia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19ak eragindako osasun krisiaren eraginez, enpresa txiki eta ertainek haien digitalizazio prozesua azkartu dute aurten. Testuinguru berrian, presentzia digitalik ez zuten merkatari, profesional eta abarren sarera jauzi egiteko beharra nabarmen areagotu da. Behar horretan laguntza eskaintzera bideratu ditu PuntuEUS Fundazioak urteko ahaleginak, fundazioaren egitekoa baita gizartearen transformazio digitalean euskaratik eragitea.Hori dela eta, .EUS domeinuaren erabilera % 18 igo da; aurreikuspenak gainditu eta iaz baino zortzi puntu gehiago hazi da. Uneko proiekzioaren arabera, 12.000 domeinu-izenetatik gertu amaituko luke urtea .EUS domeinuak.Bizi dugun garaiko lekukotza gisa, azken hilabeteetako digitalizazio prozesua irudikatzen duen umorezko spota sortu du PuntuEUSek. Spotaren protagonistak Maridomingi "mileniala" (Amaia Irazabal) eta teknologiaz ulertzen ez duen Bizarzuri (Iñaki Beraetxe) dira. Spotak .EUS domeinuaren balioak (segurtasuna eta arreta) nabarmentzen ditu eta abenduko eskaintzari egiten dio erreferentzia: domeinu-izena bi urterako 15 euroren truke. Abenduaren 31ra arte baldintza berezietan erregistratu daiteke domeinu-izena.Arreta zerbitzua eta segurtasuna indargune.EUSen apustua ahalik eta zerbitzurik onena ematea da. Hori dela eta, domeinuen zibersegurtasunean egiten den lanean sakontzeko Cybasque zibersegurtasuneko euskal enpresen elkarteko kide egin berri da PuntuEUS Fundazioa. PuntuEUSek bezala, Cybasquek bere egiten du zibersegurtasunaren garapena lurraldeko esparru pribatu guztietan bultzatzeko erronka, beste sektore batzuekiko lankidetza sustatuta eta produktu/zerbitzu, teknologia edo merkatu berrien garapena bultzatuta.Bestetik, laguntza eta gertuko arreta dira .EUS domeinuaren bereizgarri nagusiak. Digitalizazio prozesua haien kabuz abiatzen dute erabiltzaileek zalantzak izaten dituzte eta babes hori eskaintzen du PuntuEUS Fundazioak, erosketa prozesuan zein arlo teknikoan laguntza eskainiz.Zentzu horretan eta pandemiaren aurrean komunitatea zaintzeko ahalegin berezia egin du PuntuEUS Fundazioak. Itxialdi betean haien negozioen ateak itxi behar izan zituzten ostalari, merkatari, artistei… digitalizazioa errazteko 'Zabaldu ate berri bat' laguntza-programa abiatu zuen PuntuEUS Fundazioak pandemia hasieran. Horrela, jarduerak edo proiektuak digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaini dizkie kosturik gabe webgunerik ez zuten eta eskaria gauzatu zuten ehundik gora negozio eta profesionalei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gaurko titularrak Eguneko albisteak Interneteko berritasunak