Teknologia -

GOOGLE

YouTube, Gmail eta Drive zerbitzuak martxan dira berriro

Googlek arazo teknikoak izan ditu eta, ondorioz, mundu osoko milaka erabiltzailek ezinezkoa izan dute posta elektronikoan sartzea edo bideoak erreproduzitzea.

Espainian, Portugalen, Erresuma Batuan, Polonian eta Grezian daude arazoak. Irudia: Downdetector
Arazoek eragin handiagoa dute Espainian, Portugalen, Erresuma Batuan, Polonian eta Grezian.
Espainian, Portugalen, Erresuma Batuan, Polonian eta Grezian daude arazoak. Irudia: Downdetector

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Google konpainia teknologikoaren hainbat zerbitzu, tartean Gmail, YouTube eta Drive, erori egin dira gaur goizean, eta, ondorioz, erabiltzaileentzat ezinezkoa izan da nor bere posta elektronikoan sartzea, bideoak ikustea edo fitxategiak sinkronizatzea.

Googlek Twitter bidez jakinarazi du arazoak atzeman eta ordubetera lortu dutela zerbitzuak berriro martxan jartzea. "Konponduta dago. Eskerrik asko gurekin jarraitzeagatik!", idatzi dute.

Downdetector webguneak azaldu duenez, lehendabiziko arazoak 06:30ean (AEB ekialdeko ordua) detektatu dituzte eta mundu osoan izan du eragina, besteak beste, Europako herrialdeetan, Latinoamerikan, Afrikan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Barne biltegiaren arazoa

Multinazional estatubatuarrak barne biltegiaren arazo bati egotzi dio zerbitzuaren 45 minutuko etenaldiaren errua, eta azpimarratu du "jarraipen zehatza" egingo duela arazoa berriro errepika ez dadin.

Ohar batean, Mountain Viewn (Kalifornia) egoitza duen enpresak baztertu egin du ziberrerasoa izan denik, eta barne arazo bat izan dela azpimarratu du, baimenen sistemaren kudeaketan gertatua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Youtube Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Google Eguneko albisteak Albisteak Zibererasoak Internet