Teknologia -

Hilaren 11tik aurrera

Euskarak proba-garaia gainditu du Facebooken

Eusko Jaurlaritzaren iturriek sare sozialetan baieztatu dutenez, erabiltzaileek Facebookek eskaintzen dituen funtzionalitate guzti-guztiak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango dute.

Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak. Argazkia: Facebook
Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak. Argazkia: Facebook
Facebookek euskaraz ere eskainiko ditu zerbitzu guztiak. Argazkia: Facebook

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskarak proba-garaia gainditu du, dagoeneko, Facebooken, eta, ostiraletik aurrera -hilaren 11tik-, erabiltzaileek, beste edozein hizkuntzarekin gertatzen den moduan, Facebookek eskaintzen dituen tresna guzti-guztiak euskaraz ere erabiltzeko aukera izango dute. Horrela baieztatu dute Eusko Jaurlaritzaren iturriek sare sozialetan.

"Facebooken euskarazko plataformaren interfazean sartzean, orain arte erabili ezin genituen zenbait funtzionalitate ere erabili ahal izango ditugu", esan dio Cristina Juesasek, Irekiaren komunikazio aholkulariak eitb.com-i. Interfazea "BETA" izeneko garaian zegoen, baina gaur bertan amaitutzat eman dute epe hori.

Sare sozialek zabaldu dute albistea, eguerdian; Twitterreko erabiltzaile batzuek, hemen ikusten dugunez, informazioaren berri eman dute, eta euren poza islatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea