Teknologia -

Teknologia

'SmiShing': Sakelako telefonoetako 'phishing' iruzurrak

Gaizkileek salto egin dute; iruzurrak mezu elektronikoen bidez egin beharrean, SMS bidez egiten dituzte orain.

'Phishing' iruzurren garapena da 'SmiShing'
'Phishing' iruzurren garapena da 'SmiShing'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak delitu teknologiko berri bat atzeman du Interneten: SmiShing, SMSen bidezko banku-iruzur bat. Hain zuzen ere, phishing iruzur ohien (e-maila bidezko iruzurra) garapena da.

Bankuek phishing teknikak galarazteko hainbat sistema garatu dituzte dagoeneko.

Horietako bat, adibidez, erabilera bakarreko pasa-hitzak dira. Behin baino ez direnez erabiltzen, norbaitek lapurtzea eta erabiltzea saihesten da.

Noski, bankuek nolabait helarazi behar diote bezeroari erabilera bakarreko pasa-hitz hori, eta oro har SMSen bitartez egin ohi dute. Horretaz, bada, baliatzen dira gaizkileak iruzur mota berri hau egiteko, eta gero eta biktima gehiago dago.

Guardia Zibilak azaldu duenez, biktimek sakelako telefonoetan jasotzen duten mezuek "Garrantzitsua" hitza dute.

Mezua banku batek igorri duela simulatzen saiatzen dira gaizkileak, eta testuan balizko transferentzia baten berri ematen dute.

Horrenbestez, transferentzia hori onartzeko kreditu txartelako zenbakiak igortzeko eskatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea