Teknologia -

Asmakizun berria

'Deep Sleep', zurrunka egiteari uzteko robota

Panpinezko hartz zuriak oxigeno gutxi dugula somatzen duenean, aurpegia laztandu edo kilimak egiten dizkigu, buelta eman eta zurrunga egiteari uzteko.

'Deep Sleep' zurrunga egiteari uzteko hartza. Argazkia: newlaunchescom
'Deep Sleep' zurrunga egiteari uzteko hartza. Argazkia: newlaunchescom

'Deep Sleep' zurrunga egiteari uzteko hartza. Argazkia: newlaunchescom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zurrunga egiteari uzteko asmakizun berria sortu dute. Orain, sudurrerako tiritek edo etxeko irtenbideek ez dute balioko. "Deep Sleep" panpinezko hartz baten tankera duen robot bat da eta bati baino gehiagori hobeto lo egiteko balioko dio.

"Zurrunga egiteari uzteko, eskuan oxigenoa neurtzeko gailu bat jarri behar dugu. Odolean oxigeno gutxi duzula somatzen duenean eta zurrungak entzuten hasten direnean, hartzak aurpegian laztandu eta kilimak egiten dizkizu eta, horrela, lo egiteko jarrera aldatu egiten duzu", azaldu dute Newlaunches.com webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea