Teknologia -

Bigarren edizioa

Googlek 'Zeure Hiria Modelatu' lehiaketa aurkeztu du

Txapelketan parte hartuko duten taldeek Google Eartheko eraikinak Google SketchUpekin edo 3Dko Modelatzailearekin marraztu beharko dituzte.

Iazko irabazleen proiketuaren irudia. Argazkia: Google
Iazko irabazleen proiketuaren irudia. Argazkia: Google
Iazko irabazleen proiketuaren irudia. Argazkia: Google

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek "Zeure Hiria Modelatu" lehiaketaren bigarren edizioa martxan jarri du. Erabiltzaileek Google Eartheko eraikinak Google SketchUp-ekin edo 3Dko modelatzailearekin marraztu beharko dituzte. Horretarako, partehartzaileek egitura fotografikoak erabiliko dituzte. Konpainiak azaldu duenez, "Zeure Hiria modelatu 2012" ekimenerako, erabiltzaileek Googleren 3Dko mapetan kokatu ahalko dituzte hiriak eta saria 25.000 dolarrekoa (18.472 euro) izango da, Helburua, diru hori bertoko hezkuntza zentroetan erabiltzea da.

Erabiltzaileek laguntzarekin zerbitzuen erabilerak gora egitea lortu nahi du Googlek lehiaketa horrekin. Horretarako, konpainia, bestek beste, Google Earth sistemarako edukiak sortzera gonbidatu nahi du erabiltzailea. Hori dela eta, 2010ean txapelketa horren lehen edizioa aurkeztu zuen Googlek. Ekimen horretan Donostiako talde batek parte hartu zuen, baina, azkenean, Barrancoko (Lima, Peu) taldea izan zen garailea. Orain, konpainiak bigarren edizioa ireki du.

Eraikinak modelatu ostean, Google SketchUp webgunean jarri beharko dituzte. Konpainiaren esanetan, "garrantzitsuena aukeratutako eraikinek hiriaren nortasuna eta historia islatzea da".

2012ko otsailean amaituko da lanak aurkezteko epea. Irabazten duen hiriak, SketchUp taldearen bisita jasoko du eta saria emateko afari bat antolatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea