Teknologia -
2012an
Amazonek smartphone merkea kaleratu lezake
Adituek adierazi dutenez, gailu berriaren izena Kindle Phone izan liteke eta 150 eta 170 dolar bitarteko kostua izan lezake.
Erredakzioa
Amazonek smartphone merkea kaleratzeko lanean ari da eta, dirudienez, 2012an kaleratuko luke. Horrela uste dute, behintzat, Citigroup taldeko ikertzaileek. Hasiera batean, Kindle Fire tableta egin duen taldeak ekoiztuko luke Kindle Phone izena jasoko duen telefono berria.
Zurrumurruak betetzen badira, Kindle Firearekin tableten merkatuan sartu eta urtebetera iritsiko litzateke Amazon smartphone gailuen merkatura.
Gainera, duela gutxi ere Amazonek Appleren iPhonek erabiltzen duten SIRI sistemaren antzeko bat eskuratu duela jakin dugu.
Adituen aburuz, gailu berriaren balioa 150 eta 170 dolar bitartekoa izango litzateke. Sistema eragileari dagokionez, berriz, Amazonek Googleren softwarearen alde apustu egingo lukeela uste dute, Kindle Firearekin hori erabili baitu.