Teknologia -

Bilaketak hobetu ditu

Googlek 'Trending Tropic' zerbitzu propioa sortu du

Konpainiak lehiakide zuzenekin distantzia murriztu nahi du eta erabiltzaileak esperientzia hobea izateko, sortu berri duen sare sozialean hobekuntzak egin ditu.

Googlek zerbitzuak berritu ditu. Argazkia: Google
Googlek zerbitzuak berritu ditu. Argazkia: Google
Googlek zerbitzuak berritu ditu. Argazkia: Google

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Googlek, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko, sortu berri duen sare sozialeko zerbitzuen eskaintza zabaltzen jarraitzen du. Azken bi berrikuntzak Twitterrekoak bezalakoak diren 'Trending Topics'ak eta bilaketetan hobekuntza dira.

Google+ sare soziala sortu zuenetik, Google Facebooki eta Twitterri aurre egiteko lanean ari da. Hori dela eta, Google+-en gainontzeko sare sozialetako ezaugarriak biltzen saiatzen ari da.

Joan den hilabetetik, Googlek Twitterrek erabiltzen dituen bilaketak (denbora errealean) eta 'hastag'ak eskaintzen ditu. Azken horiekin, Google+-eko erabiltzaileak '#' ikurra erabiltzen hasi dira gaiak taldeka biltzeko.

Orain, Googlek 'Trending'ak sortu ditu. Google+-en bilaketa egitean erabiltzaileak eskuineko zutabean erabiltzaileek gehien aipatu dituzten gaiak ikusiko ditu. Hala ere, Twitterren ez bezala, oraindik ezin dira herrialdeka sailkatu, eta mundu osoko gaiak erakusten ditu.

Bilaketa aurreratuak

Google+-ek joan den urrian gehitu zuen berrikuntzetako bat bilaketa aurreratuak dira. Erabiltzaileek egin diren azken bilaketak ikusteko aukera dute eta, nahi izanez gero, bilatzen ari diren gai horri buruzko edukiak sortzen badira abisua jaso dezakete.

Edukien bilaketetan sailkapena egiteko aukera ere eskaintzen du orain Google+-ek. Webguneare, pertsonaren, argitalpenen edota interesen arabera bilatu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea