Teknologia -

Madril

Tim O'Reilly: 'Etorkizuna 3.0 webgunea da'

O'Reilly Media enpresaren sortzaileak eta CEOak ireki du Eduki Digitalen Nazioarteko Forua 2011, Madrilen. Eskaini duen hitzaldian adierazi duenez, "Sare, adimen, globala sortzen ari gara".

Tim O'Reilly, Ficoden eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Tim O'Reilly, Ficoden eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Tim O'Reilly, Ficoden eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tim O'Reillyk, O'Reilly Media enpresaren sortzaileak eta CEOak, ireki du Eduki Digitalen Nazioarteko Forua 2011, Madrilen. 2.0 webgune kontzeptuaren sortzaileak eskaini du ekimeneko lehen hitzaldia eta etorkizuna 3.0 webgunea dela esan du; hau da, "zentzumenen eta talde-adimenaren webgunea". Etorkizuna teklatuan idazten duten pertsonarik gabeko adimendun webgunea dela ere adierazi du O'Reillyk.

Emanaldi horretan, O'Reillyk gaur egun Internetek eta hedabideek dituzten erronka nagusiei buruz aritu da. Gainera, Interneteko komunitatean informazioa lehentasuna dela esan du eta gaur egun edukiak Internet eta 'social media' deitzen direnen bidez sortzen direla esan du.

Interneten eta bertan topatuko ditugun edukien garapenak erabiltzaileek eta enpresek eduki horiek zerbitzu bilakatzea eragin du. Aldaketa horretan, zerbitzu hori erabiltzaileak eskuragarri izateko sakelako gailuak ezinbestekoak direla esan du: "Garrantzitsuena ez da telefonoa, aplikazioak eta horien bidez lortzen ditugun edukiak baizik".

Horrez gain, sortuko dugu edukian pentsatzeaz gain, nori zuzendua dagoen ere pentsatu behar dela gogoratu du. "Produktuen itxuraz gain nork jasoko duen ikusi behar dugu. Gure helburua berritzaileen ezaguera hedatuz mundua aldatzea da".

Ezaguera partekatu eta negozioa sortu

Interneten eta edukien etorkizunari buruz, O'Reillyk komunitatearen kontzeptua azaldu du eta sare sozialek eta 'social media' horiek ideia eta ezaguera partekatzeko kontzeptu hori sustatzen dutela adierazi du. Adituaren ustez, sare sozial bat sortu eta informazioa hedatzen eta partekatzen bada, "partekatutako adimena sortzen da".

"Sare sozialei esker, ingurukoen adimenari etekina ateratzeko aukera dugu", esan du. Gainera, O'Reillyk ezaguera horrek aurrera egiteko, euskarri digitalak euskarri sozialak direla pentsatu behar dugu.

Bestalde, O'Reillyren ustez, "Internet negozioa sortzeko eta giza garapenerako euskarria da", baina, era berean, "Sarearen etorkizuna geldiarazi nahi dutenen erasoak pairatzen ari da Internet bera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea