Publizitatea
Itxi

2021/02/04

10:59

Teknologia

ZIBERSEGURTASUNA

iPhonerako WhatsAppen bertsio faltsu batek erabiltzaileen informazioa lapurtzen du

EITB MEDIA | EUROPA PRESS

Itxuraz jatorrizko orrialdearen oso antzekoa den beste batean dago aplikazioa telefonora jaisteko esteka. WhatsApp marka eta aplikazioa instalatzeko jarraibideak ere baditu.

  • iPhone X gailuaren interfazea

    iPhone X gailuaren interfazea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

iPhone gailuen erabiltzaileei zuzendutako WhatsApp aplikazioaren bertsio faltsu bat atzeman dute sarean, benetakoaren oso antzekoa dena eta erabiltzaileen informazioa lapurtzea helburu duena.

iOS sistema eragilea erabiltzen duten gailuetarako WhatsApp aplikazioaren erabiltzaileen aurkako eraso bat hauteman zuela jakinarazi zuen duela egun gutxi batzuk ZecOps zibersegurtasun arloko konpainiak.

Hari horri jarraituz Citizen Labek eta Motherboardek egindako ikerketaren arabera, atzemandako domeinuak iPhone gailuen erabiltzaileak engainatu nahi ditu WhatsAppen bertsio faltsu bat instalatzeko.

Itxuraz jatorrizko orrialdearen oso antzekoa den beste batean dago aplikazioa telefonora jaisteko esteka. WhatsApp marka eta aplikazioa instalatzeko jarraibideak ere baditu.

Aplikazio faltsuak, ostera, biktimen informazioa biltzen du, hala nola UDID kodea, iPhone bakoitzerako bakarra dena, edo IMEI identifikatzailea, gailu bakoitza identifikatzen duena. Hala ere, Citizen Labek aitortu du ezin izan duela argitu zein beste datu eskuratu ahal izan dituzten.

WhatsAppen bertsio faltsua spyware izenez ezagutzen dena da, hots, gailua zelatatzen duen programa. Motherboardek onartu duenez, ez da gai izan nori zuzenduta dagoen identifikatzeko. Hala ere, Cy4Gaterekin lotu dute, Estatuko agentziekin lan egiten duen Italiako zibersegurtasun enpresa batekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena