Teknologia -

Etorkizuneko teknologia

Ordenagailuko pantaila bezalako ukipen-lente bat sortu dute

AEBetako ikertzaile batzuek begiak ikusten duenaz gain ordenagailu bateko pantaila izango balitz bezala irudiak eskaintzen dituen ukipen-lente bat sortu dute.

Ordenagailuko pantailak bezalako ukipen-lente bat sortu dute. Argazkia: eitb
Ordenagailuko pantailak bezalako ukipen-lente bat sortu dute. Argazkia: eitb
Ordenagailuko pantailak bezalako ukipen-lente bat sortu dute. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako ikertzaile batzuek zirkuitu elektronikoak dituen ukipen-lente bat sortu dute eta, etorkizunean, pantaila birtuala bilakatu liteke. Adituek adierazi dutenez, lente horretan, pantaila txiki bat ikusi daiteke eta gizakiaren begiak jasotzen duenaz gain, lenteak, ordenagailu bateko pantaila izango balitz bezala, irudiak eskaintzen ditu. "Hobetu eta osatu beharko dugun etorkizun handiko proiektua da", esan dun Babak Parviz ikertzaileetako batek.

'Journal Of Micromechanics and Microengineering' argitalpenean eman dute asmakizunaren berri eta, azaldu dutenaren arabera, nanometro gutxi batzuetako metalezko lamina batean oinarrituta hasi zuten zirkuitua eta horren gainean, argia ematen duten diodoak eraiki zituzten. Horretarako, osagai elektronikoak plastikozko lamina baten gainean bota zituzten.

Gainera, prototipoak zirkuitu elektroniko bat eta LED pantaila bat ditu. Hala ere, zientzialariek adierazi dutenez, ez ditu miopia, hipermetropia edo astigmatismoa sendatzen, baina horiek konpontzen dituzten lente batean jartzeko arazorik egongo ez litzatekeela argitu dute; izan ere, "elektronikak ez du ondo ikustea eragozten".

Proiektua ez dute oraindik gizakiekin erabili. Orain arte, untxi batek erabili du ukipen-lente berezia eta begian izan duen 20 minutuetan ez du ondorio negatiborik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea