Teknologia -
Internet&Euskadi
20 web proposamen eta 75 proiektu, Buber 2011 sarietarako lehian
Kategoria bakoitzeko hiru webgune eta egitasmo onenak aukeratuko ditu epaimahaiak, abenduaren 1ean, EITBk Bilbon duen egoitzan egingo den ekitaldian. eitb.com-ek babestutako ekitaldia izango da.
Internet&Euskadi Elkarteak antolatuta, Buber Sarien 9. edizioa martxan da. Orotara, 200 web-orri proposamen eta 75 proiektu aurkeztu dira. Horietatik, erabiltzaileek 20 webgune aukeratu dituzte. Lau ataletan banatu dituzte: blogak edo web korporatiboak, online aplikazioak edo software askeak, merkataritza elektronikoa eta herritarrentzako zerbitzu gunea. Kategoriak, berriz, sei ataletan daude sailkatuta.
eitb.comBlogen edo Atari korporatiboen kategorian, erabiltzaileek ondoko proposamenak aukeratu dituzte: Apraiz Arkitekoak, Justizia, Lasterketak, Nafarroako Modelo eta Laguntzaile Agentzia eta Metaposta bloga.Online aplikazioak edo Software askea kategorian, erabiltzaileen iritziz, honakoak dira onenak: Justizia, Sustatu, Nosolounix, Euskalherria.guifi eta Librezale. Merkataritza elektronikoaren atalari dagokionean, berriz, hauek aukeratutakoak: Deskontu, Sufruta, Mercado de Barrio, Euskal Produktuak eta Barrabarra.Herritarrentzako zerbitzu gune onenaren sarirako hautagairik onenak, erabiltzaileen iritziz, ondorengo bostak dira: Justizia,Tendumi, Metaposta, Why Not Fundazioa eta Vitoria y vitorianos.
Proiektuak ere sarituko dira
2000. urtean abian jarri zirenetik, hamaika enpresa,erakunde eta elkarteren lana aitortu dute Buber Sariek. Besteak beste,Guggenheim Bilbao Museoa, Txillida Leku, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Trafiko saila, Euskadiko Kutxa, EITB, Irungo Udala, San Fermin, Athletic Club ..
Buber, berez, Blas Pedro Uberuagaren goitizena da.I nterneten oso ezaguna. Idahora joandako euskal artzainen semea da Uberuaga. Ogibidez fisikaria,1994an, 23 urte besterik ez zituela eta artean Internet hastapenetan zegoela, Euskal Herriari buruzko webgunea sortu zuen. Urte luzez, euskal kulturari buruz Interneten zegoen atari bakanetakoa izan zen, erreferentea askoren ustez. Hortik bada, Buber Sarie izena.