Teknologia -
Berdintasun politika
Googlek langile transexualen sexu aldaketa ebakuntzak ordainduko ditu
Konpainiak diru gehiago bideratuko du langileen osasun seguruetara (35.000 eta 75.000 dolar bitartean).
Erredakzioa
Google konpainiak AEBetako langile transexualen sexu aldaketa ebakuntzak ordainduko dituela adierazi du. Horretarako, konpainiak berak The Advocated egunkari estatubatuarrari adierazi dioenez, diru gehiago bideratuko du langileen osasun seguruetara (35.000 eta 75.000 dolar bitartean).
Horrela, sexu aldaketako ebakuntzak ordaintzeko erabakiarekin berdintasun politikako beste ekimen bat martxan jarri du. Iaz, konpainiak langile homosexualei soldata igo zien; izan ere, AEBetan ezkontzen diren homosexualek zerga berezia ordaindu behar dute, herrialdeak ez dituelako ezkontza horiek onartzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea