Teknologia -
Twitterren
Abenduaren 3an, #euskara trending topic
Twitterreko erabiltzaileek ere Euskararen Egunean parte hartu nahi dute eta #euskara abenduaren 3an trending topic bihurtu nahi dute.
Erredakzioa
Urtero legez, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Twitterreko erabiltzaileek #euskara trending topic egin nahi dute.
Euskara Twitterreko gai aipatuenen artean izatea lortzeko lehen pausoa @mondrautar erabiltzaileak eman du: Euskaraz bizi nahi dut, http://bit.ly/u0Ff3p abenduaren 3an, Euskara-ren eguna. Egin dezagun Trending topic #Euskara #AED #Arrasate".
1949an Eusko Ikaskuntzak martxan jarritako ekimena da Euskararen Nazioarteko Eguna eta euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko helburua du.
Aurten ere, Euskararen Nazioarteko Egunak hiriburuetan ekitaldi programa zabala eskainiko du.