Teknologia -

Mezuen zerbitzua

Operadoreen WhatsApp zerbitzua 2012an iritsiko da

Whatsapp sistemarekin alderatuta, RCS-e zerbitzu berriak duen abantaila nagusia erabiltzaileak sistema telefonoan bertan izango duela da eta, hortaz, ez du deskargatu behar izango.

Telefonoetako operadoreen Whatsapp zerbitzua 2012an iritsiko da. Argazkia: tecnoappscom
Telefonoetako operadoreen Whatsapp zerbitzua 2012an iritsiko da. Argazkia: tecnoappscom
Telefonoetako operadoreen Whatsapp zerbitzua 2012an iritsiko da. Argazkia: tecnoappscom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telefonoetako operadore nagusiak RCS-e sistema eskaintzen hasiko dira datorren urtetik aurrera. Proiektua WhatsApp sistemak ematen duen zerbitzuaren oso antzekoa da. Konpainia guztientzat berdina izango da eta erabiltzaileak telefonoan bertan izango du eta, hortaz, ez du deskargatu behar izango.

Sistema berri hori "mezuen zerbitzuen hirugarren belaunaldia" bihurtu daiteke; izan ere, mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera eskaintzeaz gain, denbora errealean audioak, bideoak eta argazkiak bidaltzeko eta taldekako elkarrizketak izateko diseinatua dago.

Zerbitzu berriaren lehiakide nagusia orain Android, iOS, Blackberry eta Symbian gailuetan erabilgarria den WhatsApp zerbitzua izango da.

WhatsApp sistemak miloika mezu bidaltzen ditu egunean eta erabiltzaileari beste kontaktu batzuekin chatean ibiltzeaz gain, irudiak, bideoak eta audioak bidaltzeko aukera ematen dio. Horrez gain, erabiltzaileak kokapena adierazi eta egoeraren berri eman dezake.

RCS-e zerbitzu berriak duen abantaila nagusia erabiltzaileak telefonoan bertan izango duela da eta, hortaz, ez du deskargatu behar izango.

Nobedade horri esker, sistema fidagarriagoa eta sendoagoa dela uste dute ekimenaren sustatzaileek. Operadore batek arazoren bat badu, gainontzekoetako bezeroek ez dute arazo bera pairatuko.

Hala ere, konpainia batzuek ordainpeko zerbitzua eskaini ahalko dutela adierazi dute.

Telefonoetako operadore nagusiak RCS-e sistema eskaintzen hasiko dira datorren urtetik aurrera. Proiektua WhatsApp sistemak ematen duen zerbitzuaren oso antzekoa da. Konpainia guztientzat berdina izango da eta erabiltzaileak telefonoan bertan izango du eta, hortaz, ez du deskargatu behar izango.Sistema berri hori "mezuen zerbitzuen hirugarren belaunaldia" bihurtu daiteke; izan ere, mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera eskaintzeaz gain, denbora errealean audioak, bideoak eta argazkiak bidaltzeko eta taldekako elkarrizketak izateko diseinatua dago.Zerbitzu berriaren lehiakide nagusia orain Android, iOS, Blackberry eta Symbian gailuetan erabilgarria den WhatsApp zerbitzua izango da. WhatsApp sistemak miloika mezu bidaltzen ditu egunean eta erabiltzaileari beste kontaktu batzuekin chatean ibiltzeaz gain, irudiak, bideoak eta audioak bidaltzeko aukera ematen dio. Horrez gain, erabiltzaileak kokapena adierazi eta egoeraren berri eman dezake.RCS-e zerbitzu berriak duen abantaila nagusia erabiltzaileak telefonoan bertan izango duela da eta, hortaz, ez du deskargatu behar izango.Nobedade horri esker, sistema fidagarriagoa eta sendoagoa dela uste dute ekimenaren sustatzaileek. Operadore batek arazoren bat badu, gainontzekoetako bezeroek ez dute arazo bera pairatuko.Hala ere, konpainia batzuek ordainpeko zerbitzua eskaini ahalko dutela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia albisteak WhatsApp albisteak