Teknologia -
Appleren sortzailea
Steve Jobsek kale bat izango du, Madrilen
Udalak onartu duenaren arabera, Jesus del Pozo diseinatzaileak, Antonio Chenel 'Antoñete' toreatzaileak eta Carlos Morla Lynch diplomatiko txiletarrak ere txoko berezia izango dute.
Erredakzioa
Steve Jobs Apple konpainiako sortzaileak kale bat izango du, Madrilen. Hiriko udalak onartu duenaren arabera, Jesus del Pozo diseinatzaileak, Antonio Chenel 'Antoñete' toreatzaileak eta Carlos Morla Lynch diplomatiko txiletarrak ere txoko berezia izango dute.
Madrileko udalak aho batez hartu du erabakia eta pertsonaia horien izena leku publiko batean jarriko dute.
Steve Jobs joan den urriaren 5ean zendu zen eta informatika arloko enpresari garrantzitsua izan zen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea