Teknologia -

'Arbiagoa eta errazagoa'

YouTubek diseinu berria estreinatu du

Bideo bilatzaileak diseinua aldatu du erabiltzaileari bilaketak eta kanal tematikoetara sarbidea errazteko.

YouTuberen diseinu berria. Argazkia: YouTube
YouTuberen diseinu berria. Argazkia: YouTube
YouTuberen diseinu berria. Argazkia: YouTube

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

YouTubek diseinua berritu du "argiagoa eta errazagoa" izateko. Itxura berri horrekin, Googlek erabiltzaileari bilaketak eta kanal tematikoetara sarbidea erraztu nahi dizkio. Horrez gain, atariaren alde soziala sustatu nahi du eta erabiltzaileak ataria bere erara moldatzeko aukera zabaldu nahi du, Googlek blog ofizialean adierazi duenaren arabera.

Diseinu berrirako aldaketak home nagusian egin dituzte. Aldaketa horiei esker, erabiltzaileak menua nahi duen erara moldatu dezake eta gehien bisitatzen dituen kanalak jarri ditzake. Horrez gain, orokorrean bisitatuenak diren kanalen zerrenda ere eskaintzen du YouTuberen diseinu berriak eta Google+ eta Facebook sare sozialetan edukiak partekatzeko aukera ere eskaintzen du.

YouTubek azaldu duenez, kanalek ere diseinu berria dute eta erabiltzaileei gehien interesatzen zaizkien bideoak topatzeko bilaketa errazagoa egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea