Teknologia -
Lehia
Europako Batzordeak Apple eta bost argitaletxe ikertuko ditu
Liburu elektronikoen salmentarako legez kanpoko akordioa egin dutela uste du Batzordeak.
Erredakzioa
Applek eta bost argitaletxek (Frantziako Hachette Livre, AEBetako Harper Collins eta Simon & Schuster, Britainia Handiko Penguin eta Alemaniako Holzbrinck) liburu elektronikoen salmentaren lehia mugatzeko eta prezio altuak mantentzeko legez kanpoko akordioa egin duten ikertuko du Europako Batzordeak.
Susmoak konfirmatuz gero, Batzordeak isun garrantzitsuak jarriko dizkie akordioan parte hartu duten enpresei.
Europako Batzordeak "argitaletxeek eta Applek lehia mugatzeko akordioak egin dituzten eta prezioak adostu dituzten ikertuko du", adierazi du Amelia Torres Lehia saileko bozeramaileak.
Bruselak, gainera, "agentzia kontratuen" baldintzak ere aztertuko ditu. Horrez gain, horrelako akordioek kartelak debekatzen dituen EBren legea urratzen dutela uste du.