Teknologia -

Sare sozialak

Twitterrek diseinua berritu eta erabiltzailea protagonista egin du

Itxura berria 'sinpleagoa' da eta lau erlaitz ditu. Aldaketaren helburua erabiltzaileak "gustuko" duena jarraitzeko erraztasun gehiago izatea da.

Twitterren diseinu berria. Argazkia: EFE
Twitterren diseinu berria. Argazkia: EFE
Twitterren diseinu berria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter sare sozialak diseinu berria estreinatu du. Twitterrek blogean azaldu duenaren arabera, interfaze berria "sinpleagoa da eta lau erlaitz ditu. Helburua erabiltzaileak "gustuko" duena jarraitzeko erraztasun gehiago izatea da.

Lehen erlaitza "Hasiera" izenekoa da eta erabiltzaileak jarraitzen dituen pertsonen tuitak, komentarioak eta informazio iturriak ikusiko ditu.

Horrez gain, "Konektatu" erlaitzarekin, erabiltzaileak nork jarraitzen duen, nork aipatu duen edota tuit bat berriz ere publikatu duen pertsonen zerrenda ikusiko du.

"Ezagutu" erlaitzak aipatzen diren gainontzeko gaien berri emango du.

"Zure Kontua" aukera berriak erabiltzaileari zuzenean tuitak bidaltzeko eta zerrendak eta gustukoenak ikusteko aukera emango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea