Teknologia -

Fisika

Unibertsoaren sorrera ulertzea hurbilago du CERNek

Fabia Gianottiren arabera, "oraindik lar goiz da" unibertsoaren sorrera azalduko lukeen partikularen inguruko "behin betiko ondorioak ateratzeko".

Rolf-Dieter Heuer INEEko zuzendari orokorra eta Guido Tonelli CMSeko ordezkaria. Efe
Rolf-Dieter Heuer INEEko zuzendari orokorra eta Guido Tonelli CMSeko ordezkaria. Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundeak (INEEk) Higgsen Bosoia aurkitzeko eremua mugatu du. Zehazki azalduta, Higgs partikulak 126 Gigaelektronvolteko (GeV) masa duela ezagutarazi du INEEk Genevan eginiko eta mundu osoan jarraitutako prentsa agerraldi batean. Dena dela, neurri hauek ez dute, oraindik, aurkikuntzaren erreklamazioa ahalbidetzen.

INEEren prentsaurreko honek izugarrizko ikusmina sortu du zientzialarien artean, Higgsen Bosoia noiz aurkituko zain daudelako. Aurkikuntza horrek zalaparta handia sortuko luke komunitate zientifikoan, partikula horrek unibertsoaren jatorria ulertzen lagun baitezake, partikulen Eredu Estandarra osatuz.

Fabiola Gianotti Atlas enpresako ordezkariak egin du aurkezpena. 45 minutuko iraupena izan duen hitzaldian "behin betiko ondorioak ateratzeko lar goiz" dela nabarmendu nahi du.

116 eta 130 GeV bitartean

Gianottik partikularen masa tartea 116 eta 130 GeV artean egongo litzatekeela azaldu du, beti ere % 95eko probabilitatearekin. Dena dela, 125 GeV-eko tartean 2,3 sigmako (desbiderazio tipikoa) tontor bat dagoela ohartarazi du, eta horrek, bere ustez, Higgsen partikula aurkitzeko bidean oraindik lan asko egiteke dagoela esan nahi du.

Orain, INEEren lana 126 GeV-eko tontor horrek analisiak gainditzen dituen aztertzean bideratuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea