Teknologia -

Gabonak zoriontzeko

Gabon Zahar eta Urteberri egunetan, mezu laburren trafikorik handiena

Mugikorren konpainia baten arabera, bidalitako testu laburren kopuruak gora egin du gertaera bereziren bat izan denean. Esaterako, Bin Ladenen heriotzak mezu laburren kopurua % 200 igo zuen Afrikan.

Gabonetan, mugikorra sarri erabiltzen dugu jaiak zoriontzeko. Argazkia: EITB
Gabonetan, mugikorra sarri erabiltzen dugu jaiak zoriontzeko. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sybase 635 mugikorreko merkataritza konpainia batek zabaldutako zerrenda baten arabera, 2010ko Gabon Zaharrean, Urteberri egunean, 2010ko Eguberrian eta Ramadaneko aurreko egunean izan dira mugikorreko mezu labur kopururik handiena.

Horrela, 2010ko abenduaren 31an mezu laburren trafikoak % 96,34 egin zuen gora, Urteberri egunean, % 80,44, Ramadan bezperan, % 47,93 eta Eguberrian, berriz, % 41,63. Halaber, "data erlijiosoetan eta urte berriaren hasieran mezu labur kopururik altuena bidaltzen dugu", azaldu du konpainiak ohar baten bidez.

Gainera, urtean zehar izan diren zenbait gertaerek ere trafiko hau handitu dute, esaterako "herrialde arabiarretan izan diren iraultzetan". Mubarak boteretik bota zuten egunean nazioarteko mailan % 15 igo zen mezu laburren trafikoa eta Osama Bin Ladenen heriotzatik ordubete geroago, Afrikan mezu laburren kopuruak % 200 egin zuen gora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea