Teknologia -

Zientzia

NASAk Lurraren tamaina beretsuko bi planeta aurkitu ditu

Kepler behatokiak izar batean inguruan orbitatzen duten bi planeta aurkitu ditu Lurretik ia 1.000 argi-urteko distantziara.

NASAk atzemandako planeta baten erreprodukzioa. Argazkia: EFE
NASAk atzemandako planeta baten erreprodukzioa. Argazkia: EFE
NASAk atzemandako planeta baten erreprodukzioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NASAko astronomoek izar baten inguruan orbitatzen duten bi planeta identifikatu dituzte Lurretik 1.000 argi-urteko distantziara. Antza, eguzki sistematik at inoiz atzemandako mundu txikienak dira, baina ez dirudi bizitzeko egokiak direnik.

"Ia hiru urte eta gero, Kepler behatokiak izarren inguruan orbitatzen duten planetak daudela baieztatu du", esan du Nick Gautier NASAk Pasadenan duen laborategiko ordezkariak.

Kepler-20e eta 20f izena eman dieten bi planetak, orain arte gure eguzki sistematik kanpo izar baten orbitan atzemandako planetarik txikienak dira; horietako batek Lurra baino % 3 txikiagoa den diametroa du, eta besteak, berriz, % 3 handiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea