Teknologia -

Sare sozialak

Euskal internauta sexienak

Azken hilabeteetan teknopata.net webgunea euskal internauta sexienen bila izan da, eta dagoeneko iragarri ditu bozketako irabazleak.

Lehiaketaren kartela. (teknopata.net)
Lehiaketaren kartela. (teknopata.net)
Lehiaketaren kartela. (teknopata.net)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beñat Sarasola (@bsarasola) eta Eider Madina (@xaukenaxauk) euskal internauta sexienak aukeratu dituzte, teknopata.net webguneak abiatutako lehiaketan.

Azken hilabeteetan, eztabaida pil-pilean izan da Twitterren, dena umore kutsuarekin noski, #sesisesi hitz gakoarekin.

Joxe Rojas (@joxe) antolatzaileak Euskadi Irratian azaldu duenez, atzo jakinarazi zituzten irabazleen izenak, Bilbon egindako festa batean.

Nolanahi ere, euskaldunen artean "lotsa eta errezelo asko" daudenez, irabazleak ez ziren ekitaldira joan, eta sariak bertara hurbildu zirenen artean banatu zituzten.

Joxe Rojasek azaldu duenez, "hauteskunde kanpainan politikarien artean halako lehiaketa bat egin zen Espainia mailan, eta Iñigo Urkullu atera zen garaile (politikari sexiena), eta horretan inspiratuta nolabait, inkesta hori bera ekarri genuen internauta euskaldunen esparrura".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea