Teknologia -

128 MBeko memoria dauka

Raspberry Pi 20 euroko ordenagailua asmatu dute

Kreditu-txartel baten tamaina du, 128 MBeko memoria, eta disko gogorraren ordez, hainbat USB portu.

Ordenagailua berriak kreditu-txartel baten tamaina du. Argazkia: matuk.com.
Ordenagailua berriak kreditu-txartel baten tamaina du. Argazkia: matuk.com.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Braben eta Eben Upton ingeniariek Raspberry Pi 20 euroan salduko den ordenagailua sortu dute. Ordenagailuak 128 MB RAM ditu, SD txartelak sartzeko zirrikitu bat, eta, disko gogorraren ordez, hainbat USB portu. Raspberryak Ethernetera konexioa du eta HDMIrako irteera.

Blog ofizialean azaldu dutenez, sekulako ordenagailua ez izan arren, etorkizuneko ingeniariak programazio munduan sartzen laguntzeko baliabide bikaina da. Linux sistema operatiboarekin dabil eta kreditu-txartel baten tamaina du.

"Raspberry Pik munduko arazo informatiko guztien konponbidea ez dela uste dugu, baizik eta katalizatzaile bat izan daitekeela pentsatzen dugu. Leku guztietan merkea, edozeinek erosteko modukoa eta programagarria izatea nahi dugu", adierazi dute proiektuaren arduradunek.

Gainera, Interneten sartu ahal izateko ordenagailu batean ehunka euro gastatzea beharrezkoa dela "paradigmarekin apurtzea" da asmakuntza honen xederik nagusiena. "2012a urte zirraragarria izango dela uste dugu", esan dute.

Ordenagailu honen proiektua Raspberry Pi Fundazioarena da, Erresuma Batuko ongintza-erakundea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea