Teknologia -
Internet
Urte berria sare sozialetan zoriontzea
Gabon-gauak guztiz baieztatu zuen joera: gero eta jende gutxiagok erabiltzen ditu SMSak.
Erredakzioa
Sare sozialek aldaketa ekarri dute Gabonak zoriontzeko moduan, eta ondorioz, webguneen trafikoa biderkatu egingo da 2012ko lehen egunetan.
Cristobal Fernandez Tuentiko Komunikazio zuzendariak azaldu duenez, urteko lehen egunetan erabiltzaileek 6 milioi argazki inguru igoko dituzte egunean.
Gabon-gauean guztiz baieztatu zen 2011 osoan atzeman zen joera: Whatsapp, Facebook Messenger eta tankera horretako mezu zerbitzuak gero eta gehiago erabiltzen ari dira, eta SMSak gero eta gutxiago.
Fernandezen hitzetan, Gabon zahar gauean jende gutxi sartuko da sare sozialetan 20:00etatik 24:00etara, baina harrezkero berriz sartuko dira trumilka, "mezuak bidali eta argazkiak igotzeko".
Tuentiren esperientziaren arabera, bisita trafikoa "bereziki handia" izango da urtarrilaren 1etik 3ra.
Tuentik 40.000 milioi orrialde ikusi ditu hilabetean. 12,5 milioi erabiltzaile ditu, eta horietako 8 milioi dira aktiboak.