Teknologia -

MegaUpload itxi dute

Interneteko Erabiltzaileen Elkartea: 'Google bera ere itxi lezakete'

"Baliteke estekak dituen edozein webguneari jabetza intelektualaren urraketa leporatzea, nahiz eta edukiak ez izan", MegaUploadekin jazo den bezala, Interneteko Erabiltzaileen Elkartearen arabera.

'Google bera ere itxi lezakete', salatu du Internet Erabiltzaileen Elkarteak. Argazkia: EFE
'Google bera ere itxi lezakete', salatu du Internet Erabiltzaileen Elkarteak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

MegaUpload webgunearen itxieraren ostean Victor Domingo Interneteko Erabiltzaileen Elkarteko presidenteak salatu duenez, "ikusitakoa ikusita, baliteke estekak dituen edozein webguneari jabetza intelektualaren urraketa leporatzea, nahiz eta edukiak ez izan, estekak baizik, epaileen erabakirik gabe, Gobernuek hala erabakitzen baldin badute".

Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioan eskainitako elkarrizketan elkarte honen arduradunak esan duenez, "jabetza intelektuala defendatzea legezkoa da baina arazoa da defentsa hura haratago eramaten denean eta pribatutasun eta askatasun eskubideen gainetik gailentzen denean". FBIk webgune honen aurka hartutako neurriek "Guantanamo digital" bat sortu dute.

Elkarte honen presidenteak azpimarratu duenez, haien artxiboak nola berreskuratu ditzazketen galdetu diete Interneteko 300 erabiltzaile inguruk. "Artxibo horiek FBIren eskuetan daude eta hori dela eta, erabiltzaileen pribatutasuna urratu dute eta gainera, ez dakite artxibo horiek berreskuratzerik izango duten", adierazi du Domingok.

Horrela, bakoitzaren artxiboak berreskuratzen saiatzeko Polizian edo Guardia Zibileko egoitzan salatzeko gomendatu du Interneteko Erabiltzaileen Elkarteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea