Teknologia -
Pirateria informatikoa
Baldintzapeko askatasuna ukatu egin diote Megauploadeko fundatzaileari
Otsailaren 22ra arte egongo da espetxean Dotcom. AEBek atxilotuak estraditatzea eskatu dute, eta egun horretan egingo dute eskaera horren inguruko bista Zeelanda Berrian.
Erredakzioa
Zeelanda Berriko auzitegi batek ukatu egin du Megauploadeko Fundatzailearen baldintzapeko askatasuna, eta otsailaren 22ra arte egongo da espetxean Kim Schmitz (Dotcom).
Pirateria informatikoa egotzita, AEBek Zeelanda Berrian atxilotutako Megauploadeko lau arduradunak estraditatzea eskatu dute, eta egun horretan egingo dute eskaera horren inguruko bista. Beraz, Dotcom eta beste hiru atxilotuak kartzelan egon beharko dute ordura arte.
Joan den ostegunean FBIk Megaupload deskargen webgunea itxi zuen, eta Kim Schmitz fundatzailea eta webgunearen beste hiru arduradun atxilotu zituen.