Teknologia -

2001ko azken hiruhilekoa

Steve Jobs hil zenetik gehiago saltzen du Applek

Konpainiak 13.064 milioi dolarreko irabazi garbia izan du, 2010eko garai berean baino % 117,5 gehiago. Applek 46.333 milioi dolar irabazi ditu, enpresaren historiako diru-sarrera handiena.

Applek salmentak handitu ditu Steve Jobs hil zenetik. Argazkia: EITB
Applek salmentak handitu ditu Steve Jobs hil zenetik. Argazkia: EITB
Applek salmentak handitu ditu Steve Jobs hil zenetik. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainiak 2011 urtea Steve Jobs sortzailea gabe amaitu zuen, baina enpresak historian izan dituen emaitza onenak lortu ditu. Applek inoiz baino iPhone, iPad eta Mac ordenagailu gehiago saldu ditu 2011ko azken hiruhilekoan, Sillicon Valleyko enpresak iragarri duenaren arabera.

Urria eta abendua bitartean, konpainiak 13.064 milioi dolarreko irabazi garbia izan du, 2010eko garai berean baino % 117,5 gehiago. Applek 46.333 milioi dolar irabazi ditu, enpresaren historiako diru-sarrera handiena, eta urtez urteko hazkundea % 73koa izan zen.

"Gure emaitza bikainekin eta iPhone, iPad eta Mac ordenagailuen salmenten gorakadarekin oso pozik gaude", adierazi du Tim Cook klontseilari delegatuak. Applek 37 milioi sakelako telefono saldu zituela azladu du, 2010eko azken hiruhilekoan baino % 128 gehiago.

Hiruhilekoaren hasieran hil zen Steve Jobs konpainiaren sortzailea, baina urriaren 14ean enpresak bizi zuen egoera osasuntsua erakutsi zuen iPhone 4S gailua merkaturatu zuenean. Lehen asteburuan, 4 milioi sakelako telefono saldu zituzten eta errekorra hautsi zuten. Orain, 90 herrialdetan eskuratu daiteke iPhone 4S gailua.

Konpainiaren produktu arrakastatsuenak, iPad tabletak, Gabonetako erosketetan ere salduenetakoak izan zirela erakutsi zuten, Peter Oppenheimer Appleko finantzieroak azaldu duenez.

Azken hiru hilabeteetan, 15,4 gailu saldu dituzte, Cookek azaldu duenaren arabera, eta iPad gailua merkatuko garrantzitsuena dela erakutsi dute.

Applek bizi duen garai arrakastatsua islatu du ere Mac ordenagailuen salmenten gorakadak. Guztira, 5,2 milioi saldu dituzte.

IPod gailuen salmentak, berriz, behera egin du beste behin. Guztira, 15,4 milioi erosi zituzten kontsumitzaileek, baina beherakada % 21ekoa izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea