Teknologia -

AEBetako zentro teknologikoa

Chris Shipley: 'Euskadi Silicon Valley izan daiteke'

Silicon Valleyko itzal handiko emakumearen hitzetan, Euskadik Ameriketako Estatu Batuetako polo teknologikoa imitatu dezake.

Chris Shipley Bilbon dago egunotan. EFE
Chris Shipley Bilbon dago egunotan. EFE
Chris Shipley Bilbon dago egunotan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Chris Shipley Silicon Valleyko itzal handiko emakumea Bilbon dago, eta Euskadik Ameriketako Estatu Batuetako polo teknologikoa imitatu dezakeela esan du bertan. Horretarako erakunde pribatuen inplikazioa behar dela adierazi du, eta ez bakarrik administrazio publikoaren sustapena.

San Franciscoko (AEB) zentro teknologiko honen arrakastak lau oinarri dituela azpimarratu du Shipleyk: iniziatiba pribatua, sektore publikoa, unibertsitateak eta zentro teknologikoak.

Amerikako zentroa "baso baten ekosistemarekin" alderatu du Shipleyk, "dena modu naturalean hazten baita".

Euskadin, teknologia arloan, proiektu "indartsuak" dituzten enpresariak daudela uste du. "Euskadi Europan, berrikuntza eta teknologia arloan, erreferente bihurtzeko aukera handia" izan daitekeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea