Teknologia -

Neurri berria

Twitter ordainpekoa izan liteke enpresentzat

Otsailaren 1etik aurrera, Twitterrek enpresa gehiagori eskainiko die zerbitzua eta enpresa berri bakoitzak 2012an publizitatea erosteko konpromisoa hartu beharko du.

Ordainpekoa bilaktu daitekeen Twitter sare sozialaren irudia.
Ordainpekoa bilaktu daitekeen Twitter sare sozialaren irudia.
Ordainpekoa bilaktu daitekeen Twitter sare sozialaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresek Twitterren dituzten profilak 25.000 dolarreko (19.000 euro inguru) balioa izatera irits litezke. Otsailaren 1etik aurrera, Twitterrek enpresa gehiagori eskainiko die zerbitzua eta, hasiera batean doako zerbitzua izango zela esan zuten arren, datorren hilabetetik aurrera baliteke Twitter erabiltzeko ordaindu behar izatea. Horrela, enpresa berri bakoitzak 2012an publizitatea erosteko konpromisoa hartu beharko du.

Twitterrek diseinu berria aurkeztu zuenean, enpresek ere sare sozialean profila sortzeko aukera izango zutela iragarri zuen. Joan den hilabetean, 20 enpresa,  Coca-Cola, Disney, Nike eta Pepsi, besteak beste, kontu horiek "estreinatu" zituzten lehenengoak izan ziren.

Ad Age Digital argitalpenak irakurri duen Twitterreko zuzendari baten emailaren arabera, otsailaren 1ean enpresa eta bazkide berriak hartuko ditu sare sozialak eta iragarkiak jarri nahi dituztenek 25.000 dolar (19.000 euro inguru) ordaindu beharko dituzte.

21 markek osatzen zuten lehen taldea ekonomikoki indartsuenak ziren konpainiek osatu zuten eta publizitatean bi milioi dolarreko (1,5 milioi euro) inbertsioa egiteko konpromisoa zuten.

Gainera, talde hori osatzen zuen enpresa batetako iturri batek adierazi duenez, bere konpainiak publizitatean hori gastatzeko konpromisoa zuen. Hala ere, Ad Age Digital argitalpenak kopuru hori, azkenean, 19.000 eurokoa izan dela adierazi du.

Joan den urtean, Twitterrek publizitateagatik 139,5 milioi dolar (106 milioi euro) irabazi zituen eta 2013an 400 milioi dolarrera iritsiko da, eMarketer webgunearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea