Teknologia -

Sare sozialak eta aplikazioak

Pinterest, Facebookeko eta Twitterreko arrakasta berria

Facebooken eta Twitterren erabili daitekeen aplikazio bat da eta iragarkien ohol baten antza du. Eskuratzeko, beste erabiltzaile baten gonbidapena jaso edo itxaron zerrendan izen eman behar duzu.

Pinterest Facebooken eta Twitterren erabiltzeko aplikazioaren irudia.
Pinterest Facebooken eta Twitterren erabiltzeko aplikazioaren irudia.
Pinterest Facebooken eta Twitterren erabiltzeko aplikazioaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nobedade iraultzailea iritsi da sare sozialetara. Pinterest aplikazio berriak hankaz gora jarri su Sarea eta, dagoeneko, Facebooken y Twitterren erabiltzeko itxaron zerrenda dago. Paul Sciarra, Evan Sharp eta Ben Sibermann sortzaileek Pinterestek izango zuen eragina ondo neurtu dute eta jendea aplikazioa eskuratzeko irrikatan dago. Horretarako, beharrezkoa da gonbidapena jasotzea edo itxaron zerrendan izen ematea.

Pinterestek iragarkien ohol baten antza du eta, bertan, erabiltzaileak irudiak eta bideoak argitaratu ditzake. Aplikazioak Interesa duten pins-ak (txintxetak) biltzen ditu eta hortik datorkio izena.

Pinterestek eskaintzen duen gauzarik onena, aurkezpena ezezik, zabaltzeko gaitasuna da. Erabiltzaileak eduki bat gustuko badu, repineatzeko (Twitterren retuiteatzea bezala) botoia sakatu ahalko du, El País egunkariak argitaratu duenez.

Pinterest 2010eko martxoan sortu zen, baina joan den abuzutan iPhone gailurako kaleratu zuten bertsioarekin lortu du arrakasta. Ordutik, geroz eta gehiago erabiltzaile gehiago ditu. Alexa webguneak adierazi duenez, Pinterest AEBetako atari bisitatuenen zerrendako 26. postuan dago eta munduko zerrendako 126.ean. Joan den abenduan, 11 milioi erabiltzaile lortu zituen eta, urte bakar batean, 40.000 erabiltzaile izatetik hiru milioi izatera iritsi da. Techcrunch atariaren arabera, erabiltzaileen % 59 25 eta 44 urte bitarteko emakumeak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea