Teknologia -

iPhone eta iPad

Applek produktu guztiak sal ditzake berriro Alemaniako online dendan

3G teknologia zuten produktuen salmenta bertan behera utzi zuten Motorolak abenduan jarri zuen salaketa bat dela eta.

Applek produktu guztiak sal ditzake berriro Alemaniako online dendan.
Applek produktu guztiak sal ditzake berriro Alemaniako online dendan.
Applek produktu guztiak sal ditzake berriro Alemaniako online dendan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apple konpainiak iragan ostiralean baieztatu zuenez 3G teknologia duten iPhone eta iPad produktuak saltzen hasteko baimena du Alemaniako online dendan. Behin behineko neurri gisa, bertan behera geratu ziren produktu horien salmentak Motorola Mobility Holdingsek aurkeztutako salaketa baten harira, abenduan.

"IPaden eta iPhoneren modelo guztiak saltzen hasiko gara berriro berehala Alemaniako online dendan", adierazi zuen Alan Hely Appleren bozeramaileak, behin behineko debekua bertan behera geratu zela jakinarazi ondoren.

Helyk ez zuen argitu salmente zehazki noiz hasiko zen, baina "berehala" izango omen da.

Mannheimeko epaitegi batek debekatu egin zion Appleri 3G teknologiadun produktuak saltzea Alemanian, Motorolaren sakelako telefonoen patenteren bat urratu zuelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea