Teknologia -

Euskal teknologiarekin

Euskadin egindako lehen moto elektrikoa aurkeztu dute Donostian

25 scooter fabrikatu dituzte eta aurten banatuko dira Iruñea, Madril, Bartzelona eta Zaragozako kontzesionarioetan. Motorrak 4.216 euroko prezioa du.

"LEMev Stream" ibilgailu elektrikoa (Argazkia: EITB)
Euskadin egindako lehen moto elektrikoa aurkeztu dute Donostian
LEMev Stream, lehen euskal moto elektrikoa

01:05

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko eta Nafarroako enpresa talde batek euskal teknologiarekin egindako lehen motozikleta elektrikoa diseinatu du. Motorra gaurtik dago salgai Donostiako kontzesionario batean.

Gipuzkoako Luma enpresako marketin zuzendari Iñaki Santillanak eta proiektuko burua den Manuel Alkorak parte hartu dute aurkezpenean. Sustatzaileek adierazi duten legez, bateriak dira Euskadin fabrikatu ez diren pieza bakarrak. Izan ere, material hauek ez dira Espainian aurkitzen.

Motorrak 4.216 euroko prezioa du Industria Ministerioaren Movele Planak eskaintzen duen %25eko dirulaguntzarekin. Scooterra aurten banatuko da Iruña, Bartzelona, Madril eta Zaragozako kontzesionarioetan, besteak beste, eta 2013an Frantzia eta Italia bezalako herrialdeetara esportatzen hasiko direla aurreikusi dute sustatzaileek. Izan ere, datozen bi urteetan 1.100 moto banatuko direla aurreratu dute.

Honako enpresa hauek parte hartu dute motorraren garapenean: Inmotec (Nafarroa), Dhemen Desing (Gipuzkoa) eta Robotiker. Era berean, Industria Ministerioaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute, SPRIren bitartez.

"LEMev Stream" ibilgailu elektrikoa 125 zentimetro kuboko motozikleta baten parekoa da. Batez ere, egunean 20 eta 50 kilometro bitartean egiten dituzten eta kontzientzia ekologikoa daukaten erabiltzaileei zuzenduta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea