Teknologia -
Erresuma Batua
10 urteko kartzela zigorra musika jaisteagatik?
Poliziak RnBXclusive webgunearen sortzailea atxilotu du eta edukiak jaitsi dituzten erabiltzaileak ere atxilotu litzakeela eta isuna ezarri diezaiekeela azaldu du.
Erredakzioa
Krimen Antolatuaren Aurkako Erresuma Batuko Bulegoak (SOCA, ingelesez) Internetetik musika jaisteko RnBXclusive ataria itxi eta sortzailea atxilotu du. Webgunean argitaratu duen mezu batean, edukiak jaitsi dituzten erabiltzaileak atxilotu litzakeela eta isuna ezarri diezaiekeela ere azaldu du Poliziak.
Egile-eskubideak babesteko bidean Saretik edukiak jaistearen aurkako kanpainak aurrera jarraitzen du. Sinde legearen onarpena, SOPA legearen eztabaida, ACTA akordioa, FBIk Megaupload webgunea ixtea... Horiek guztiak ikusi ditugu azken asteetan. Mundu osoko Gobernuek horrelako delituen aurka lanean jarraitzen dute, eta geroz eta neurri gehiago sortzen ari dira.
SOCAren mezu horren arabera, atarian argitaratzen zuten musika artistei lapurtutakoa zen. SOCAk "erabiltzaileak ikertzeko eta haiei behatzeko baimena du" eta, hortaz, edukiak jaitsi dituztenak identifikatzeko aukera du.