Teknologia -

Urtarrilaren 20an atxilotuta

MegaUploadeko sortzailea, Kim Dotcom, aske

Epaileak baldintzapeko askatasuna eman dio. Dotcom ezingo da Interneten sartu ezta etxetik urrundu ere.

MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom'. EFE
MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom'. EFE
MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom'. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

MegaUploadeko fundatzailea, Kim Schmitz 'Dotcom', aske geratu da, Zeelanda Berriko epaile batek baldintzapeko askatasuna eman eta gero.

AEBek Dotcomen estradizioa eskatu dute, pirateria informatikoa egotzita epaitzeko.

Hain zuzen ere, informatikari alemaniarrak ihes egiteko arriskurik ez dagoela iritzita onartu du Nevin Dawson epaileak aske uztea.

"Lasai sentitzen naiz etxera itzuli eta senideak ikusi ahal izango ditudalako, hiru seme-alaba txikiak eta emaztea", esan du Dotcomek, kazetarien aurrean.

Nolanahi ere, epaileak hainbat baldintza ezarri dizkio aske uzteko, hala nola Interneten ez sartzea, aire-ibilgailuetara ez igotzea eta luxuzko etxetik 80 kilometrora ez urruntzea.

Dotcom urtarrilaren 20an atxilotu zuten, MegaUploadeko zuzendaritzako beste hiru pertsonarekin batera. Operzio horretan, gainera, webgunea itxi egin zuten, eta haren ondasunak bahitu zituzten.

AEBek MegaUploadeko zazpi pertsona epaitu nahi ditu, pirateria informatikoa, krimen antolatua eta dirua zuritzea leporatuta.

Hain zuzen ere, zinemaren eta musikaren industriei 500 milioi dolarreko (381 milioi euro) galerak eragitea eta horrekin 175 milioi dolarreko (133 milioi euro) mozkinak lortu izana egozten diote MegaUploadi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea