Teknologia -
'New York Times' aldizkarian
Google etorkizuneko betaurrekoak prestatzen ari da
Betaurrekoek datu-baseekin alderatutako irudiak jasoko dituen kamera eta Googleren GPS zerbitzua izango dute. Bilaketen emaitzak betaurrekoetan bertan ikusiko dira.
Erredakzioa
Google etorkizuneko betaurreko batzuk prestatzen ari da, New York Times egunkariak argitaratu duenaren arabera. Gailu berriak Android sistema, datu-baseekin alderatutako irudiak jasoko dituen kamera eta Googleren GPS zerbitzua izango du. Bilaketen emaitzak betaurrekoetan bertan ikusiko dira.
Betaurreko eramangarriek edozein eduki eskuratzeko aukera emango dute, mugimenduan dauden bitartean. Dirudienez, 2012ko amaiera aldera iritsiko lirateke merkatura eta 250 eta 600 dolar (180 eta 240 euro) arteko balioa izango lukete.
Enpresak ez du gaiari buruzko adierazpenik egin, baina Googleko iturri anonimoen arabera, Google X laborategiko teknikoak proiektua horretan lanean ari dira.