Itxi

2021/10/06

18:55

Teknologia

Sare sozialak

Telegramek 70 milioi erabiltzaile lortu ditu egun bakarrean, Facebook, Instagram eta WhatsApp erori ondoren

Agentziak | EiTB Media

Mezuak jaso eta bidaltzeko aplikazioak inoiz ez bezala hazi zen astelehenean, eta "beste plataforma batzuetako" 70 milioi "errefuxiatuk" eman zuten izena berehalako mezularitza-aplikazioan, Pavel Durov Telegrameko sortzailearen esanetan.

  • EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

    EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Facebook, Instagram eta WhatsApp aplikazioek kale egiteak ondorio positiboa izan du Telegramentzat, inoiz ez bezala hazi baitza egun bakarrean, 70 milioi erabiltzaile berri lortuta.

Telegram mezuak jaso eta bidaltzeko aplikazioak "erabiltzaile zein jarduera marka guztiak hautsi zituen" astelehenean, Pavel Durov fundatzaileak jakitera eman duenez.

"Telegrameko hazkunde tasak modu esponentzialean hautsi zituen markak", Duroven hitzetan. "Beste plataforma batzuetako" 70 milioi "errefuxiatuk" eman zuten izena berehalako mezularitza-aplikazioan, horren arabera.

WhatsApp, Facebook eta Instagram erorita izan ziren asteleheneko arratsalde-gauan. Zerbitzuak mundu mailan izan zuen etenaldiak sei ordu inguru iraun zuen.

Datu zentroen arteko trafikoa koordinatzen duten 'router' konfigurazio "aldaketan akatsak" izan zirela onartu du Facebookek.

Frances Haugen Facebookeko langile ohiak AEBko Senatuaren aurrean salatu duenez, konpainiak irabazi ekonomikoak lehenesten ditu segurtasunaren gainetik. Horrez gain, horren esanetan, "adin txikikoei kalte egiten die, gizarte zatiketa eragiten du eta demokrazia ahultzen du". Mark Zuckerberg Facebookeko sortzaileak, bere aldetik, bere kontuan zabaldutako mezu luze batean, ukatu egin ditu akusazio horiek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;