Teknologia -
Appleren tableta berria
iPad 3 martxoaren 7an iritsi daiteke
Applek martxoaren 7an ekitaldi bat iragarri du San Franciscon, tablet ospetsuaren azken bertsioa aurkezteko, seguruenik.
Erredakzioa
iPad 3a martxoaren 7an ezagutuko da ziur aski. Apple enpresak ekitaldi bat iragarri du egun horretan San Franciscon, eta itxura guztien arabera bere tableta ezagunaren bertsio berria aurkeztuko du.
Komunikabideei ekitaldira joateko deia egin die enpresa teknologikoak. Deialdian iPad baten pantailaren argazkia ikusten da eta honako mezu hau: "Benetan ikusi eta ukitu behar duzun zerbait daukagu".
2010ean eta 2011n Applek urteko lehen ekitaldian bere tablet iraultzailea aurkeztu zuen.
AEBetako hedabideen aburuz, iPad berriak iPhoneren azken bertsioaren pantailaren gardentasun bera izango du, argazki eta bideo kamera hobea eta 4G konexioaren aukera.