Teknologia -
Saria eskaini dute
Milioi bat dolar, Googleren Chrome 'hackeatzea' lortzen duenarentzat
CanSecWest Security konferentziaren baitan antolatu du Googlek, beste behin, Pwn2Own lehiaketa. Parte hartzaileek Chrome nabigatzailearen akatsak topatu beharko dituzte.
Erredakzioa
Google
CanSecWest Security konferentziaren baitan antolatu du Googlek, beste behin, Pwn2Own lehiaketa. Helburua parte-hartzaileek Chrome nabigatzailearen akatsak topatzea izango da. Horrela, Sarea seguruagoa izatea nahi du Googlek.
Akatsen bilaketa sustatzeko, milioi bat dolarreko saria iragarri dute, Googlek The Chronium Blog blogean adierazi duenez.
Sariak hiru sailetan banatu dituzte, eta 20.000 eta 60.000 dolar artekoak izango dira, topatutako akatsaren larritasunaren arabera. Gainera, irabazle guztiek Chromebook bat jasoko dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea