Teknologia -

Internet

Windows 8ren Consumer Preview, milioi bat deskarga lehen 24 orduetan

Aste honetan aurkeztu dute Bartzelonan Windowsen sistema eragilearen bertsio berria. Sistema eragile hau gailu guztietan erabil liteke, 'tablet' edo 'smartphone'-etan zein ordenagailuetan.

Microsoftek Windows 8 MWCera bertaratutako guztiei aurkeztu die. Irudia: EFE
Microsoftek Windows 8 MWCera bertaratutako guztiei aurkeztu die
Microsoftek Windows 8 MWCera bertaratutako guztiei aurkeztu die. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilabete ugari itxaroten egon ondoren, Microsoftek Windowsen bertsio berria kaleratu du, Windows 8. Orain dela hilabete batzuk zenbait datu agertu ziren, baina Redmon enpresak ez du otsailaren amaiera arte ezer esan, Bartzelonako Mobile World Congress ospatu arte, hain zuzen.

Sistema eragile hau ukipen-pantailetarako dago bideratua, batez ere ‘tablet’-etan erabiltzeko. Hala ere, mahai gaineko ekipoetarako eta saguaren bidez kontrolatuta ere erabil daiteke.

Microsoftek Windows 8 aurkeztu zien MWCera bertaratutako guztiei eta Consumer Preview probarako bertsioa erabiltzaileentzat merkaturatu zuen. Windowsen bertsio berriak ikusmin handia sortu du. Building Windows 8k Twitter bidez adierazi duenez, Consumer Previewk milioi bat aldiz jaitsi dute 24 ordutan.

Windows eta Windows Liveko presidenteak, Steven Sinofskyk, baieztatu zuen Consumer Preview berri honek 100.000 hobekuntza dituela, 2011ko irailean erakutsitakoaren aldean. “Microsoften sistema eragile berriak PCaren eta mugikortasunaren alde onenak uztartzen ditu”, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea