Teknologia -

Erasoa

Espainiako Twitter soslai ospetsuenak bahitzen saiatu dira

Risto Mejidek eta Berta Colladok ohartarazi dute Polizia, Twitter bidez.

Berta Collado telebista aurkezlea. Argazkia: @colladoberta
Berta Collado telebista aurkezlea. Argazkia: @colladoberta
Berta Collado telebista aurkezlea. Argazkia: @colladoberta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak ohartarazi du Twitterren jarraitzaile gehien dituzten erabiltzaileek "erasoak" pairatu dituztela gaur goizean, haien kontuak ostu eta ondoren helburu komertzialetara zuzentzea edota iruzur egitea helburu.

Poliziak Twitterren bertan eman du abisua, baina agiri bat ere publikatu du, segurtasun neurriak zorroztea eskatzeko. Erasoak 'twittstar' batzuen abisuei esker atzeman dituzte.

@ristomejide @colladoberta

Kontuak bahitzeko, delituaren egileek mezu bat bidali dute, "Egia da zuri buruz esaten ari diren hau?" galdetzen, eta link bat gaineratuta. Linka zabaltzean, Twitterren webgune ofizialaren oso antzekoa den orrialde bat zabaltzen zen, eta horretan pasa-hitza sartzea eskatzen zuten.

Webgune hori, baina, faltsua zen eta pasa-hitzak lapurtzea zuen helburu. Espainiako Poliziak indargabetu egin du dagoeneko, eta Twitterreko kudeatzaileei horren berri eman diete.

Twitter sare sozial ospetsuentakoa da. 500 milioi erabiltzaile ditu mundu osoan, horietako 8 milioi Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea