Teknologia -
Jainkoaren partikula
Higgs bosoiaren zantzuak atzeman dituzte
AEBetako Tevatron azeleragailuak Higgs bosoiaren zantzuak atzeman ditu eta LHCarekin bateragarria omen da.
Erredakzioa
Higgs bosoiaren aurkikuntza iristear omen dago "National Accelerator Laboratory"k gaur iragarri duenez.
Zientzialariek uste dute partikulei masa ematen dien bosoia dela, eta hori dela eta "Jainkoaren partikula" deitzen diote askok, baina oraingoz ez dute inoiz ikusi.
Hala ere, iragarpen honen arabera, gehiegikeriak atzeman dituzte datuetan, eta desoreka horiek Higgsen bosoiak eragin dituela ulertu daiteke. Eskualdean 115 eta 135 gigaelektronvolt bitarteko masa izango luke bosoiak, protoiaren masa baino 100 aldiz gehiago.
Oraingoan egin duten iragarpena "Moriondeko batzarrean" eman dute jakitera, eta Pier Oddone Fermilabeko zuzendariak esan du "Higgs bosoiaren bilaketan aurrerapausoekin oso pozik" dagoela .
Tevatronek eta LHCk, talka-eragile handiek islatu ditzakete Big Bangaren ondoren unibertsoan existitzen ziren baldintza energetikoak.
Eredu estandarraren arabera, Higgs bosoia oinarrizko partikula bat da, eta partikulek masa izatearen erantzulea da.
Adituek azaldu dutenez, Tevatron eta LHCren ikerketek Higgs bosoia aurkitzeko estrategia osagarriak bilatzen dituzte.
Zer da "Jainkoaren partikula"?
Zientzialariek uste dute 'Higgsen bosoia'' partikulei masa ematen dien bosoia dela, eta hori dela-eta "Jainkoaren partikula" deitzen diote askok, baina oraingoz ez dute inoiz ikusi. Ez dakite seguru benetan existitzen den. Hipotesia baino ez da.
Baina hainbat esperimentu egin eta gero CERNek existitzen ez dela baieztatuko balu, Eredu Estandarra goitik behera aldatu beharko lukete eta Fisika liburuak zakarrontzira bota beharko lituzkete.
Dena dela, CERNeko zientzialariek uste dute Higgsen bosoia existitu egiten dela, eta LHCk atzeman egingo duela.
Higgsen bosoia aurkitu ez ezik, masa zer den eta oinarrizko partikuletan zer dela eta den ezberdin ere argitu nahi dute ikerlariek.
Besteak beste, materiaren eta antimateriaren arteko oreka, materia iluna zer den, unibertsoan hiru dimentsio baino gehiago dauden eta partikula supersimetrikoak existitzen diren ere aztertuko dute.