Teknologia -
Gobernuak eta unibertsitateak
Facebookeko pasahitza eskatzen dute lanpostu bat eskuratzeko, AEBetan
Polemika piztu da AEBetan, izan ere, Gobernuak eta hainbat unibertsitatek Facebook kontuko pasahitza eskatzen zuten lanpostu bat eskuratu ahal izateko.
Erredakzioa
Marylandeko zentzategiko sailean piztu da polemika, espetxeak kudeatzen dituen Gobernuko agentzia baten. Bertan, lan elkarrizketaren erdian, sare sozialetan sartzeko eskatzen zitzaien elkarrizketatuei.
Post, argazki, kontaktu eta beste datu batzuetatik nabigatzea eskatzen zitzaien, eta gainera, Facebook kontuko izena eta pasahitza exijitzen zieten. Lana lortu nahi zuten gehienek datuak ematen zituzten, horrekin aldeko puntuak lortuko zituztela iritzita.
Aldi berean, antzeko salaketak jarri zituzten North Carolinako unibertsitate bateko atleten kasuengatik. Facebooken entrenatzailea edo taldeko nagusietako bat "lagun" moduan onartzeko eskatzen zitzaien, eta euren kontaktuekin partekatzen zituzten datu guztiei sarbidea ahalbidetzen zuten era honetan.
Bradley Shear Washingtoneko abokatu batek salatu ditu kasu hauetako asko eta AEBetako Konstituzioa urratzen dela azaldu du.
"Ezin dut ulertu nola batzuk begi onekin ikusten duten hau egitea. Sistema totalitario batean biziz gero, bai, baina oraindik babesten gaituen Konstituzio bat dugu. Ez dago alde handia Facebookeko informazioa ikusi edo mezu elektronikoak irakurtzearen artean. Gizarte moduan, ezberdintasun hori egin behar dugu?", galdetu du abokatuak.